EKE mintegia Donostian

Aurreko abenduaren 14an, euskara eta aisialdia ikastola-guneetan nola landu eta hizkuntzaren erabileraren problematikari heltzeko estrategiak pentsatzeko  EKE mintegia egin genuen. Helena Baraibar (Hizkuntz Proiektuko arduraduna) eta Odei Guirado (Zirimolako arduraduna) izan ziren hori dinamitzatu zutenak. Goiz emankorra izan zen. Euskarari begira aisialdi antolatuak duen garrantzia, ikastola ekosistemen ekosistema bihurtzeko dagoen beharraz, eta, bereziki, eskolaz kanpoko arduradunek ikastolan duten garrantziaz jardun ziren. Horrela, hurrengo ikasturterako lan-ildoak garatu zituzten eta parte-hartzaileek hurrengo saiorako estrategiak zehaztekotan eta garatzekotan geratu ziren.