Eski irteerak 2023

Badator negua eta berarekin batera elurra. Aurten, urtero bezala, Zirimolak Aretten (La Pierre de Saint Martin) antolatuko ditu eski egonaldiak. Eski teknikaren hastapen eta trebakuntzarako jarduerekin gozatzeko egonaldia da.

Aisiola eskolako hezitzaileekin izango dituzte ikastaroak eta baita afal osteko gaubela ere. Aterpetxea Maulen, Zuberoan, izango dugu eta otsaila eta martxoan zehar etortzeko aukera dago.

Izen-ematea edo informazio gehiagorako deitu 943445108 telefonora edo idatzi zirimola@ehi.ikastola.eus helbidera.