Negulekuak 2022

Negulekuak bezelako proiektuen bitartez ikastoletako proiektu hezitzaileari jarraipena emateaz  gain, egungo familien premiari erantzuten diogu, guraso eta familientzako zerbitzuak ere  badirelako. Negulekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarrituta dago, eta euskara ardatz hartuta, parte-hartzaileentzat ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu.

Honetarako gure lanabesa jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa...dira,  haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantzia zein den badakigulako.

HELBURUAK:

  • Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
  • Haurraren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
  • Haurrak protagonistak bilakatzea, beraien parte-hartzea oinarri izatea.
  • Partaide guztiok ikastolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
  • Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Herriko/inguruko errealitate eta baliabideak ere kontuan izan behar ditugu (beti ere negua eta oporraldiarekin lotutako jarduerak direla ahaztu gabe).

 

 

HARTZAILEAK:

Haur Hezkuntza 3-5

Lehen Hezkuntza 1-3

NOIZ: Neguko oporretan, abenduak 26, 27, 28, 29 eta 30 edo/eta urtarrilak 2, 3, 4 eta 5.

NON: Ikastolan bertan

IZEN-EMATEA: Ikastolaren bitartez,  emailez bidaliko zaizuen galdetegia beteta.

INFORMAZIOA: Ikastolan bertan, zirimola.eus webgunean eta 943 445108 telefonora deituta.