Kanpo tenoreak kudeatzen 2022-2024

Gaur "Kanpo tenoreak kudeatzen" egitasmoaren 1. mintegia izan da Senpereko Zaldubi Ikastolan.

 2 ikasturtez ,Sarako Olhain , Senpereko Zaldubi ,  Lekorneko Baigura  eta Ziburuko Kaskarotenea ikastolek,  Bizijolas egitasmoa bidelagun izango dute 2 xede nagusi lortzeko asmoarekin: euskararen erabilera eta ezagutza indartzea eta balio hezitzaileetan oinarritutako elkarbizitza bermatzeko testuinguruak antolatzea. 

Horretarako, tokian-tokiko errealitatetik abiatuta kudeaketa estrategiak diseinatu eta hauek funtzionamenduan jarriko dira ikastola bakoitzean.

Azkenik, berrantolaketak izandako eragina ezagutzeko ebaluazioa gauzatuko da.