Ikasturteko 1. EKE mintegia Ikastolen Etxean.

Aurreko astean ikasturte honetako lehendabiziko EKE mintegia egin genuen Donostiako Ikastolen Etxean.

 

Bertan ikastola ezberdinetako arduradunekin elkartu ginen, eta proiektu amankomun bat sortzeko lehen pausuak martxan jartzeaz gain, ikasturte honetako antolaketaren inguruan hitz egiten aritu ginen.

 

Orain bi ikasturte sortutako mintegi hau bere norabidea egiten doa ilusio eta motibazio askorekin. Jarrai dezagun horrela!