Algara itzuliko da Alloko aterpetxera

Abuztuko etenaren ostean gure ikasleen irriak, buila eta algarak itzuliko dira Alloko La Tahona etxera. Irailaren 12an hasiko da ikasturte honetako egonaldien denboraldia. Oñatiko Txantxiku ikastolako DBH 1eko kideak izango dira kurtso honetako lehenak. Atzetik etorriko dira besteak.