Allo-ko egonaldiak martxan

Udaberriarekin batera Allo-ko egonaldiak ere martxan dira La Tahona aterpetxean.

Bi urte luze eta gero, ikastolek ikasturteko egonaldi/ikasbidaiak berreskuratu dituzte, eta honekin batera Ikastolen Elkarteak Allo-n daukan aterpetxean antolatzen diren egonaldiak ere bere bidea egiten ari dira.

Maiatzaren hasieran hasi eta ikasturte bukaeraraino luzatzen dira egonaldi hauek. Bi hilabete hauetan zehar 9 ikastola ezberdinetako taldeak bertaratuko dira Allo-ra, guztira 500 bat ikasle izango direlarik.

Hemen herria eta ingurua ezagutzeaz gain, euskararen erabilera sustatzeko dinamika ezberdinak egiten dituzte (ahozkotasuna eta entzumena jolasaren bitartez lantzeko), baita euskal jolas eta jokoak ere, beti natura eta ingurugiroa errespetatuz.

Behin udaberriko egonaldi hauek bukatutakoan, udalekuekin emango diogu jarraipena La Tahona aterpetxeari, eta ikasturte berriaren hasierarekin berriz ere egonaldiak martxan jarriko ditugu udazkenean (iraila eta urria).

 

Irudiak: