Atzerriko egonaldiak 2022: BELFAST
Aurten Atzerriko egonaldiak antolatuko ditugu ipar Irlandan BELFAST hirian. Izen ematea martxoaren 1etik aurrera irekita plazak agortu arte.
OSTATUA
Ardura handiz hautatutako familietan ostatu hartuko dute ikasleek, mantenu osoan. Familian bakarrik edota nazioarteko beste ikasle batekin egongo dira.
EKINTZAK
Ikasleek egunero, elkarteak edota hezitzaileek antolatutako kirol, sozial edota kultur ekintzetan parte hartuko dute: Hurling, Irish football, ginkana, Titanic Belfast, bolera… Honetaz gain Irlandako leku interesgarrienetara ere txangoak egingo dituzte.
HEZITZAILEAK
Taldearekin gurekin esperientzia handia duen hezitzaile bat joango da. Hau, ikasleak bezala, inguruko beste familietan egongo da eta une oro ikasleak laguntzeko prest egongo da. Honetaz gain, hilean programatuta dauden irteera eta ekintzetan parte hartuko du. Hezitzaileak, arreta pertsonalaren bidez, ikasleak egonaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzea du helburu.
INGELERAREN LANKETA
Ikasleek ingeles klaseak izango dituzte astean 15 orduz. Beraien ingeles mailaren arabera talde desberdinetan banatuta egongo dira.
ASEGURUA
“Ikaseguruak” estaldura handiko multiasistentzia asegurua kudeatzen dugu ikasleentzat zein hezitzaileentzat. Honetaz gain, ikasle bakoitzak bere Europar Osasun Txartela tramitatu beharko du.
BILERA INFORMATIBOA
Egonaldia hasi baino lehen bilera informatiboa antolatuko dugu parte hartzaileekin. Bertan egonaldiari buruzko gai desberdinak tratatuko ditugu: maleta, osasuna, ingelesaren lanketa, ekintzak, familiak, etab.
PASAPORTEA
Egonaldian parte hartzeko pasaportea ezinbestekoa da. Ikaslearen ardura da eguneratuta izatea.