Eski egonaldiak

Eski egitasmoa urte luzez izan da neguko aisialdi programaren eskaintza nagusia.  Eski egitasmoak, eskiaz haratago, ikasleengan, mendizaletasunak Euskal Herrian izan duen eta duen garrantziaren transmisiorako tresna izan behar du.

Euskal Herrian mendizaletasuna sustatzen duten eragile askoren ustez, etxetik kanpo, mendizaletasunaren transmisioa ez da nahikoa lantzen. Beraz, etxean lantzen ez bada, oso gutxi dira beren kabuz mendiko kiroletan hasten diren haur eta gazteak, aspertu egiten bai dira edo gogorra egiten zaielako.

Mendizaletasunak, bere gain baditu heziketarako onuragarriak diren balioak. Beraz, gazteenengan mendizaletasunaren arra sartzeko, orain arte egindakoaz gain, beste bide batzuk frogatu beharko lirateke.

Aurkeztera goazen eski egitasmoaren helburuetako bat, eski irteeretatik haratago, haurrek eta gazteek ingurumenarekiko eta mendiarekiko konpromisoa sustatzea da, aisialditik eta euskaraz.

HELBURUAK:

  • Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea:
    • Hizkuntza modu naturalean transmititzeko eta erabiltzeko aukera ematea.
    • Euskara ikasgelatik kanpora, eguneroko bizitzara, gazteen gustuko ekintzetara eta euren arteko harremanetara ateratzea.
  • Eskia bezalako jarduera erakargarri batekin euskarara motibatzea:
    • Eski teknikaren hastapen edo trebakuntzarako jarduerak modu ludiko batean euskararekin lotzea.
    • Gazteentzako erakargarriak diren eskiko munduarekin lotutako jarduerak euskaraz garatzea.
    • Neska eta mutilek bereizketarik gabe kirol-jarduera eta ohiturak barneratzea.
  • Kirol jarduera eta ohiturak lantzea:
    • Esparru ez formalean garatzen diren jarduerak euskararekin lotzea.
    • Neska eta mutilek bereizketarik gabe kirol-jarduerak eta ohiturak barneratzea
    • Ingurumenarekin harreman osasuntsuak izatea.
  • Pertsonen heziketa integrala bultzatzea:
    • Komunikakorra, parte hartzailea, kementsua eta sortzailea izango den jendartea sortzeko, taldekideen artean beharrezko baloreak sustatzea.
    • Ikasleentzat osasungarria den bizitza eredu bat bultzatzea, beraien ezaugarri fisiko, psikiko, sozial eta afektiboak garatzen lagunduz.
  • Parte hartzaileei ondo pasatzen hezteko aukera luzatzea:
    • Ekintza ludikoen bitartez inguruarekin kontaktuan jarri eta hau errespetatu eta zaintzen ikastea.

PROGRAMA

1.eguna

9:00tan: Arette eski estazioko parking-ean elkartuko gara. Forfaitak banatuko ditugu eta materiala alokatuko dugu.

10:00-12:00: Ikastolen Elkarteko begiraleekin eskiatu.

12:00-14:00: Eskiatzeko denbora librea.

14:00-14:30: Bazkaldu.

14:30-16:30: Eskiatzeko denbora librea

16:30tan: Talde guztia elkartu eta eskiak gorde.

17:00tan: Mauleko aterpetxera.

20:00tan: Afaria

21:00tan: Gaubela

23:00tan: Lotara

2.eguna

7:30tan: Gosaria

9:30tan: Estazioko parkinean elkartu eta eskiko materiala banatu.

10:00-12:00: Ikastolen Elkarteko begiraleekin eskiatu.

12:00-14:00: Eskiatzeko denbora librea.

14:00-14:30: Bazkaldu.

14:30-16:30: Eskiatzeko denbora librea.

16:30tan: Talde guztia elkartu eta alokatutako materiala bueltatu.

17:00tan: Ikastolara bueltatu.