Bilbon Herri Kirolak eta Pilota euskaraz

Urtarriletik apirilera bitarte berriz ere hasi gara martxan Bilboko ikastetxeetan burutzen ditugun "Herri kirol eta pilota euskaraz" sustapen saioekin.

 

Euskal Kultura eta euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi ditu egitasmo honek. Euskal jolas eta jokoak gure kulturan euskaraz bizitzeko esparru berriak sustatzeko helburua duen egitasmoa.

Saioen helburua:

  • Bilbon Pilota eta Herri Kirol modalitate desberinetako jolas eta jokoak lantzen dituen unitate didaktikoa bideratzea.
  • Eskola orduetan eta eskolaz kanpo egiten diren jardueren artean, zubi eta elkarlana Euskaraz bultzatzea.
  • Ikastetxea desberdinan arteko harremana sustatzea.

Norentzat:

  • Bilboko eskola guztientzat
  • Lehen Hezkuntzako 3. Zikloan dauden neska-mutilentzat. (PILOTA)
  • DBHko 2. Zikloan dauden neska-mutilentzat. ( HERRI KIROLAK)