2. EKE mintegia Durangon

Eskolaz kanpoko ekintzen arduradunekin izan genuen mintegia pasadan ostegunean, abenduak 9, Durangoko Kurutziaga ikastolan.Ikasturte honetako bigarren mintegi honetan eremu ez formaleko uneez/guneez, hezitzaile profilaz eta kanpo espazioaren garrantziaz aritu ginen.Hurrengo mintegirako hitzordua otsailaren 17an dugu.

Jarrai dezagun bidea elkarrekin eginez!