Begirale ikastaroaren aurkezpena Villabonan

Aisiola Begirale Eskolak ikasturte honetan ere antolatuko du ikastaroa Aiztondo bailarako gazteentzat.

Kurtsoaren aurkezpena abenduaren 2an arratsaldeko lauretan egingo da Zubimusu ikastolaren Villabonako egoitzan (Txerminen).  

Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo Batxillereko ikasleek urtarrilean hasiko den ikastaroaz aukera izango dute Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizazioa izeneko ziurtagiri profesionala eskuratzeko. 

Udalekuak, egonaldiak, haurrak, hezkuntza, aisialdia ... gogoko dituenak ezin du hutsik egin, abenduaren 2an Zubimusun da hitzordua.