Negulekuak 2021
admin,
Negulekuak bezelako proiektuen bitartez ikastoletako proiektu hezitzaileari jarraipena emateaz gain, egungo familien premiari erantzuten diogu, guraso eta familientzako zerbitzuak ere badirelako. Negulekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarrituta dago, eta euskara ardatz hartuta, parte-hartzaileentzat ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu.
Honetarako gure lanabesa jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa...dira, haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantzia zein den badakigulako.
HELBURUAK:
- Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
- Haurraren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
- Haurrak protagonistak bilakatzea, beraien parte-hartzea oinarri izatea.
- Partaide guztiok ikastolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
- Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.
Herriko/inguruko errealitate eta baliabideak ere kontuan izan behar ditugu (beti ere negua eta oporraldiarekin lotutako jarduerak direla ahaztu gabe).
- NOIZ? Abenduak 27, 28, 29 eta 30.
- NORENTZAT? Haur Hezkuntza 3-5 urte eta Lehen Hezkuntzako Ikasleentzat (LH1-6). Ziklo bakoitzerako proposamen desberdina egingo da, haurren garapenari egokitutakoa.
- ORDUTEGIA: 9:00-13:00 (moldagarria ikastola bakoitzaren beharretara).
- IZEN-EMATEA: Familiek ikastolan izen-emateko epea: azaroak 24ra bitarte TALDEKATZEAK: Gutxieneko kopurua taldea ateratzeko 10 pertsonakoa izango da.