EKE mintegia Donostian

Eskolaz kanpoko ekintzen arduradunekin izan genuen atzo mintegia Donostian. Ikasturte hontako 1.go mintegi honetan beste gai batzuen artean ikastolen aisialdi marko orokorraren konpetentzia espezifikoetan zentratu ginen eta banakako  zein taldeko  jolas eta dinamika desberdinen bitartez, egoera desberdinak bizi genituen. Guztira 11 ikastoletako 12 ordezkarik hartu zuten parte eta hurrengo mintegirako data jarri genuen, abenduak 9.

Egin dezagun bidea elkarrekin!