Begirale eskolako izen-ematea zabalik

Aisiola Begirale Eskolan ikasturte honetarako matrikulazioa zabalik dugu dagoeneko.

Batxi 1, Batxi 2 edo goi mailako zikloko ikaslea bazara, begirale ikastaroa egiteko aukera duzu Aisiola Eskolan.

Ikastaroak 150 teoria-ordu eta 160 praktika ordu ditu. Ikasturte bakarrean edo bitan egiteko aukera dago eta saioak ostiral arratsaldetan izaten dira.

COVID19ak eraginda kontingentzia planak diseinatu eta inplementatu ditugu Ikastoletan ikastaroa baldintza seguruetan eskaini ahal izateko.

Informazio gehiago www.zirimola.eus atarian topatuko duzu. Edozein argibide edo zalantza argitzeko 94 435 43 40 telefonora deitu edo aisiola@ikastola.eus postara idatzi. 
 

 

Irudiak: