Hasi da Pulunpa! Busti gaitu zipriztinak!

Ikasturte honetan ere euskararen uretan Pulunpa egingo dute Euskal Herriko hainbat ikastolek.

Aurten, berriro ere, gehiago izango dira euskaraz emozionatu eta emozioz euskaraz egingo duten ikasleak. Guztira 553!

Egitasmoak, Ikastolek egunez-egun ereindako haziak Pulunpaldiaren zipriztinez ureztatu, eta hauek loratzen laguntzea du helburu. Lehenengo jauzian astebetez egingo dute Pulunpa. Ondoren, ikasturtean zehar, hezitzaile eta tutoreek elkarlanean jarraituko dute. Elkarlanean, haria eten ez dadin.

Ikastolen mugimendua, Euskal Herriko eta euskararen historia, mitologia eta euskara landuko dituzte. Nola? Nerabezaroan hain beharrezkoa den adimen emozionala landu eta garatuz. Ludikotasuna ardatz, norbera bere buruarekin eta besteekin euskaraz konektatuz.

Dagoeneko, Zirimolako hezitzaileekin batera, egin dute Pulunpa  ikasleek. Emozioen zipriztinak busti ditu ikastolak. Eta gu, haziko diren lorak ikusteko irrikaz gaude!

Hasi da Pulunpa! Busti gaitu zipriztinak!

Bideoa ikusteko klikatu hemen.

 

Irudiak: