Ikastolentzako aisialdi egitaraua

Ikasturte berriarekin batera hemen da Zirimolak ikastolentzako duen aisialdi egitaraua ere.

Urterolez, Zirimola Ikastolen Aisialdi taldetik aisialdi egitarau bat prestatu dugu ikasturtean zehar Euskal Herriko Ikastolek gozatzeko aukera izan dezaten. 

Lehen Hezkuntzako ikasleetatik hasi eta Batxilergoko ikasleenganaino doan programa honek hainbat egonaldi eta egitasmo hartzen ditu bere baitan:

  • Alloko aterpetxea: Euskararen sustapena eta naturarekiko harremana garatzeko aisialdi hezitzailea oinarri duen hiru eguneko (bi gau) egonaldia.
  • Zuhatzako ur egonaldiak: Hiru eguneko (2 gau) egonaldia. Ur ekintzekin eta orientazio, iluntasun, oreka eta bertikaltasun jolas eta jokoekin taldean gozatzeko aukera paregabea ingurune zoragarri batean.
  • Eski Alpino Aretten: Eski teknikaren hastapen eta trebakuntzarako jarduerekin gozatzeko egonaldia. Aisiola Begirale Eskolako hezitzaileekin izango dituzte ikastaroak eta baita afal osteko gaubela ere.
  • Ipar eskia Belaguan: Eskiaren beste diziplina bat ezagutzeko aukera ederra. Euskal Herriko natur gune paregabe batean.
  • Surf egonaldiak Zarautzen: Surfaren munduan oinarritzen den bi egunetako (gau bat) egonaldia, Axi Muniain Surf Eskolarekin izango dituztelarik ikastaroak.

Egonaldi hauen inguruko informazioa gehiago nahi izatekotan hemen aurkituko duzue. 

Goza dezagun beraz gure haur, gazte eta nerabeek behar eta merezi duten aisialdi hezitzaileaz!

Irudiak: