Hemen da Zirimola!

Hauxe da ZIRIMOLA, Ikastolen Aisialdi Taldea. Urte luzez izen propiorik ez dugu eduki, eta bazen garaia. Izen berriarekin gatoz, baina izpiritu bera dugu. Izen berriarekin gatoz, baina lan egiteko konpromiso, gogo eta ilusio berak ditugu, handiagoak ez badira.

Haize zurrunbiloa da ZIRIMOLA. Beste adiera batzuk ere baditu:  erauntsi, haizerauntsi, haizaldi, haize-bolada, hurakan, zisku…

ZIRIMOLAk bazterrak astintzen, mugitzen, iraultzen ditu. Ikastolen Aisialdi Taldeak ere haur eta gazteen aisialdia astindu nahi du. Aisialdi hezitzailerako dituen proiektuen bitartez haur eta gazteen garapen emozional, sozial, kultural,  komunikatiboan eragin nahi du, hezkuntza ez formalaren garrantzia azpimarratu eta kolektibo horrentzako hain garrantzitsua den alor horretan euskaraz aritzeko eta ongi pasatzeko esparru zabal bat ireki.

Logotipoa

Haize zurrunbiloa, ZIRIMOLA, irudikatzen du logotipoak. Kiribilek etengabeko mugimendua, dinamismoa eta jolasa iradokitzen dute Ikastolen aisialdi taldearen ezaugarri nagusietakoak irudikatuz. Era berean, hiru pertsona eskutik helduta ere ikusi daiteke, eskutik helduta daude baina ez dute borobila edo “korroa” ixten, irekita daude beste edonor ere hartzeko.

Webgunea eta sare sozialak

Izen berriarekin batera, webgunea ere berritu dugu, eta beronen helbidea ere bai. Orain arteko aisialdia.eus zirimola.eus bihurtu dugu. Epe batez biak egongo dira erabilgarri, eta batean zein bestean sartuta ere informazio bera eskuratuko duzue. Datorren asteetan zehar, udako eskaintzaren berri emango dugu sare hauetan, horretan lanean baikabiltza.

Instagram@zirimolataldea

Twitter@zirimolataldea

Facebookzirimola.ikastolenaisialditaldea

Youtubehttps://www.youtube.com/channel/UCDNdHgmJD8AVT4eG1pPm6AA

Egin zaitezte gure sareen lagun, harpidetu, egin atsegiteak, bertxioak..., zabaldu zuen sareen bitartez zuen komunitatean!

Irudiak: