Udalekuen antolaketan lanean

Urtero bezala Ikastolen Elkartetik udalekuen antolaketan lanean gabiltza.

Ez ohiko egoera honen aurrean, ziurgabetasuna nagusi dela, asko izan dira udari begira sortu diren zalantzak.

Gaur gaurkoz, udalekuak antolatzeko asmoarekin lanean gabiltza, eta hurrengo asteetan zehar jarriko dugu denen eskura hauen inguruko informazio guztia.

Martxo hasieran zabaltzen genuen izen ematea aurten Apirilaren erdialdean irekiko dugu, udalekuak berme osoz burutzeko intentzioarekin.

Laister izango dugu elkarren berri beraz! Goazen aurten ere udaz gozatzera!