Udaberriko egonaldia

Martxoaren 29, 30 eta 31an Udaberriko egonaldiak antolatuko ditugu Euskal Herriko Ikastola ezberdinetan.

Lehen Hezkuntzako (LH1-6) ikasleei zuzenduta egongo dira egonaldiak, goizeko ordutegia izango dutelarik, 9:00etatik 13:00ak bitarte.

Jardura ezberdinak burutuko ditugu, hainbat jolas eta joko, tailerrak, sormena eta gorputza adierazpena, herriko eremu naturaletara irteerak eta orientazio probak besteak beste.

Ikastola bakoitzaren esku egongo da izen ematea zabaltzea, eta matrikulatzeko tokia ikastola bera izango da, Otsailaren 22tik Martxoaren 5era.

Guzti hau modu eraginkor batean burutzeko asmoarekin, segurtasun protokolo bat landu da.

Animatu zaitezte parte hartzera!