Eskolaz Kanpoko Ekintzen mintegia

Aurreko ostiralean , otsailaren 5ean, Eskolaz Kanpoko Ekintzen mintegia izan genuen Donostiako Ikastolen Etxean.

Aisialdi Taldeko kideak dinamizatutako mintegi honetan, hezkuntza ez-formalaren baitan haur etra gazteen aisialdi esparruaren ausnarketa eta hartu-emana gauzatzea izan zen helburu nagusia.

Bertara 13 ikastoletako 15 kide gerturatu ziren eta ondorengo gaiak landu ziren:

  • Aisialdia nola ikusten dugu? Ikastolen hezkuntza ereduarekin bat datorren eta era berean ikasleen irteera profilean eragin zuzena izango duen Aisialdiak nolako izan behar du?
  • Zer egiten dugu Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldetik?
  • Zein dira ikastola bakoitzak eremu ez formalean edo aisialdian dituen indarguneak, ahulguneak, beharrak eta aukerak? 

Giro onean murgilduta balorazio oso ona izan zuen mintegiak eta aurretik lan asko egin behar den arren lehen pausoa eman dugu eta hurrengoetarako prest.

Jarrai dezagun !

Irudiak: