Eskolaz Kanpoko Ekintzen Mintegia

EKEko arduradunen mintegia burutuko dugu ostiral honetan, otsailaren 5ean, Donostiako Ikastolen Etxean.

Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldeko kideok dinamizatuko dugu mintegia, hezkuntza ez-formalaren baitako haur eta gazteen aisialdi esparruaren hausnarketa eta hartu-emana gauzatzea helburu duelarik.