Jolas eta joko bilduma

Ikastolen elkarteak hainbat urtetan sortu eta garatu dituen jolas eta jokoen bilduma osotu du. 

Jolas eta joko hauek haur eta nerabeen heziketa integrala osotzeko tresna lagungarriak dira, eta helburu horri begira, hiru multzotan sailkatu dira:

1.- Kognitiboak

2.- Motrizak

3.- Mistoak

Guztietan balioan jartzen da ziurgabetasunaren erabilera hezitzailea, haur eta gazteen alderdi emozionala lantzeko bide egokia baita.Adinari erreparatuz, nagusiki haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleentzat dira aproposak. Kolore urdin eta gorri bidez adierazi da adinaren egokitasuna joko eta jolas bakoitzaren fitxan.

Lotura honetan aurkituko duzue bilduma osoa. Baliagarria izango delakoan gaude.

 

Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldea