Eskola kirola, beste behin arriskuan

Urtarrilaren 13an Eskola Kirola martxan jarri bazen ere, aste bete beranduago berriz arriskuan dago.

Egoera okertzen dagoen honetan, Eusko Jaurlaritzak neurri zorrotzagoak hartzearen proposamena argitaratu berri du, Eskola Kirola beste behin ere kaltetua izango delarik.

5.000 biztanletik gora dituzten eta gune gorrian dauden herrietan taldeko kirola bertan behera geldituko da, kirol profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Era berean, aire librean edo kanpo espazioetan gehienez bi pertsonako taldeak onartuko dira.

Hemen argitaratu duten dokumentua ikusgai: