Plentzia eta Zorrotzako ikastetxeetan euskal joko eta jolasak dinamizatzen
jolarranaga,
Plentziako Uribe Kosta eta Bilboko Zorrotzako eskola publikoan izan gara bertako ikasleekin tailer bat dinamizatzen. DBH1 eta 2ko ikasleak izan dira parte hartzaileak eta euskal joko eta jolasak gai moduan hartuz, euskararen erabilera indartu nahi izan dugu.
Plentziako Ikastetxean abenduaren 1 eta 2an 6 gelekin (150 ikasle) eta Bilboko Zorrotza auzoko Ikastetxean, abenduaren 21ean beste 3 gelekin (60 ikasle) izan ginen. Ahozkotasuna lantzeko jolas eta joko ezbedinak bideratu ditugu: Matxardak, Hiruak lerroan erraldoia, Lokotx kooperatibo itsua, Izarra komunikatiboa eta Soka-Tira jolas-jokoak.
Saioek balorazio positiboa izan dute hartzaileen aldetik. Gu ere oso pozik aritu gara. Errepikatzeko prest!