Hezkuntza komunitatearen iritzia

Ikasturte berriari begira hezkuntza komunitatearen iritzia argitaratu du Aztikerrek

Aztiker sozioalogia ikerguneak familien bizipen eta iritziak jasotzeko ikerketa egin du; hauek dira, ikerketa horren ondorio nagusiak:

  • Umeak, ikasturte amaieran baino poztasun gehiagorekin eta baita urduritasun gehiagorekin bueltatu dira eskolerata
  • Behar izanez gero, gehiengoa konfinamenduaren alde dago, baina beste modu batean eginda
  • Konfinamendu testuinguruan, gurasoen zailtasunak (izan kontziliazioa zaintzarako zein denbora falta gai akademikoetan laguntzeko) dira arazo nagusia
  • Kontziliazio neurri nagusiak ordutegi malgutasuna eta umea konfinatuz gero baja eskubidea dira.
  • Gehiengoak uste du COVID-19az kutsatuko dela edo kutsatu daitekeela.
  • Kutsatzea saihesteko neurriak hartzea oso garrantzitsua da inkestatuen bi herenentzat
  • Neurri guztiek dute aldeko jarrera bat. Baina, aldeko jarrera baxuena, 6 urtetik gorakoek maskarak eraman behar izateak eta ikastetxean distantziak mantentzeak jaso dute. Baita, curriculuma malgutzeak ere. Aldiz, leku irekien erabilerak eta garbiketek atxikimendu nabarmen altuagoa jasotzen dute.
  • Eskolaz kanpoko jardueren inguruan, %51,6k erabiliko luke, horien artean  bi herenak seguruak direla uste dute eta beste herenak zalantzak ditu.

Ikerketa osoa esteka honetan ikus dezakezue

Etiketak: