ESKI EGONALDIAK, Zatoz Gurekin Eskiatzera!
jrivas,
Negua iristear da eta honekin batera eskutik helduta eski egonaldiak datoz guregana. Urtero bezela Urtarriletik Martxora bitarte eski irteerak izango ditugu parte hartu nahi duten Ikastola guztientzat. Izen ematea irekita dago, parte hartu nahi duzu? Hauxe da gure eskaintzaren laburpena:
Ipar eskia belaguan (Urtarrila, Otsaila eta Martxoa)
- Eski ikastaroa Roncaliako monitoreekin (euskaraz)
- Aterpetxea Isabako kanping-ean (Bungalowak)
- 2 egun (1 gau). Egonaldi luzeagoa egiteko aukera
- Kuota: 105€ (garraioa ez dago kuotan sartuta)
Eski alpinoa Aretten (Otsaila eta Martxoa)
- Bi orduko eski saioak (eguneko) Ikastolen Elkarteko hezitzaileek dinamizatua.
- Gaubela Ikastolen Elkarteko hezitzaileek dinamizatua.
- Aterpetxea Maulen.
- 2 egun (1 gau). Egonaldi luzeagoa egiteko aukera
- Kuota:
- 30-40 ikasleko taldea 115€ (garraioa eta aseguroa ez dago kuotan sartuta)
- 40 ikasletik gora 100€ (garraioa eta aseguroa ez dago kuotan sartuta)
Izen-ematea eta informazioa gehiagorako: ikobeaga@ehi.ikastola.eus
Animatu eta gozatu!