LABARKA 1.TXANDA AZKEN EGUNAK

Kaixo familia eta lagunak!

Internetekin arazoak izan eta gero, tartetxo bat hartzen dugu lehenengo txandari agur esateko.

Azkeneko egun osoa oso berezia izan zen. Goizean herrian zehar Korrika ospatu genuen, udaletxeko balkoitik gure pregoia irakurri egin genuen, BatuZepa jarri zuen giroarekin dantzatu eta festa giroan merezi dabenengaitik topa ere egin genuen!

Arratsaldean, festa giroan geundela aprobetxatuz San Ferminak ospatu genituen herriko jendearekin batera, zezenak, kilikiak, peña mahasti... giro paregabea izan genuen. Galdu zenutela? Ez larritu, argazkitxo batzuk izanen dituzue ikusgai!

 

Eta konturatu gabe, larunbata heldu zen. Ikastola txukundu, maletak prestatu eta familiei ongi etorria eman genien.

 

Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen; lagun berriengatik, bizipen guztiengatik, kultura desberdinak ezagutzeko aukeragatik... GUZTIAGATIK!

 

Zoriontsuak izan eta laister arte!

 

Irudiak: 
Txanda: