LABARKAKO UDALEKUA 2.EGUNA

Gabon familia!

Lehendabiziko egun osoa izan da gaur eta indarrez altxatu egin gara. Goizean udalekuko ohiturak zehaztu ditugu eta jarraian herria ezagutzera joan gara. Horretarako pista jolas bat egin dugu, ez genuen espero hainbeste ibili beharko genukeenik.

Arratsaldean goizean prestatutako ohituren antzerkiak eta abestiak ikusi eta entzun ditugu, GORA SORMENA! Eta eguzkia berotzen hasi duenez, pistinara joan gara amaitzerakoan; esan beharra dugu oso hotza zegoela ura...

Ilundu duenean begiraleak ikastolatik galdu dira eta lotara joan aurretik bilatu behar izan ditugu, begiraleak galduta nola da posible?

 

Hurrengora arte!

 

 

Irudiak: 
Txanda: