ITSASOA ETA KULTURA 2017 UDALEKUKO 1.GO TXANDA, ATZO IGANDEAREKIN HASI ZEN

itsasoa_eta_kultura's picture

Euskal Herritik etorritako 16 ikasle gurekin hasi dira ahaztezina izango zaien udaleku honetan. 

Hurrengo egun hauetan zehar, Ibon, Ainhoa, Kataisha eta Maddi-rekin (udalekuaren zuzendari eta begiraleak) primeran pasako dutela ziur gaude. 

Atzo, 16,00etan ongietorria egin ondoren, Kalbariora joan ginen elkar ezagutzeko jolasak egitera. Gero, eguraldiak lagundu baitzuen, Lekittoko hondartzara abiatu ginen udalekuko lehen bainua hartzera. Astelehenean, goizean alboko hondartzan beste jolas-joko batzuk egin ditugu, eta arratsaldean, Ur Lekeitio enpresakoekin arrauna saio batzuk egin ditugu. Ederra!!!

Nabarmentzekoa da, DBH 1.go eta 2. mailako ikasle hauek, hasierako ordu hauetan erakutsitako jarrera goxoa. A ze jatorrak!!! 

Irudiak: