BADATOZ UDALEKUAK!

Aurten ere udaleku eskaintza oparoa izan dugu udarako, eta jada bertan daude. Taldeak antolatuta ditugu eta azken prestaketak baino ez dira falta, beste urte batez, egonaldi zoragarriez gozatzeko.

Udaleku batzuetako familiek jaso duzue informazio guztia eta besteok ere hurrengo egun edo asteetan jasoko duzue, baina edozein zalantza izanez gero, jarri lasai gurekin harremanetan aisialdia@ehi.ikastola.eus emailaren bitartez.