Albisteak

Urtero bezala aurten ere Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldetik udalekuak antolatuko ditugu. 

Gure urteetako esperientzia baliatuz, uda honetan haur eta gazteek behar eta merezi duten programazioa landu dugu, aurtengo egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatuta.

Hauxe da ZIRIMOLA, Ikastolen Aisialdi Taldea. Urte luzez izen propiorik ez dugu eduki, eta bazen garaia. Izen berriarekin gatoz, baina izpiritu bera dugu. Izen berriarekin gatoz, baina lan egiteko konpromiso, gogo eta ilusio berak ditugu, handiagoak ez badira.

Urtero bezala Ikastolen Elkartetik udalekuen antolaketan lanean gabiltza.

Martxoaren 29, 30 eta 31an Udaberriko egonaldiak antolatuko ditugu Euskal Herriko Ikastola ezberdinetan.

Lehen Hezkuntzako (LH1-6) ikasleei zuzenduta egongo dira egonaldiak, goizeko ordutegia izango dutelarik, 9:00etatik 13:00ak bitarte.

Aurreko ostiralean , otsailaren 5ean, Eskolaz Kanpoko Ekintzen mintegia izan genuen Donostiako Ikastolen Etxean.

EKEko arduradunen mintegia burutuko dugu ostiral honetan, otsailaren 5ean, Donostiako Ikastolen Etxean.

Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldeko kideok dinamizatuko dugu mintegia, hezkuntza ez-formalaren baitako haur eta gazteen aisialdi esparruaren hausnarketa eta hartu-emana gauzatzea helburu duelarik.

Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldeak Oinherriko Barne Topaketetan parte hartu du. Ostiralean ospatu ziren topaketak, Lizarran, Plisti plasta gunean. 

Urteko helburuak eta lan ildoak finkatzeko, eragileok egiten dugun lana hobeto ezagutzeko eta Plisti plasta familia eta jolas gunea ezagutzeko aukera izan genuen.

Ikastolen elkarteak hainbat urtetan sortu eta garatu dituen jolas eta jokoen bilduma osotu du. 

Jolas eta joko hauek haur eta nerabeen heziketa integrala osotzeko tresna lagungarriak dira, eta helburu horri begira, hiru multzotan sailkatu dira:

1.- Kognitiboak

2.- Motrizak

3.- Mistoak

Azken egunotan Eskola Kirolaren inguruan sortutako zalantzei erantzuna emango dien argibideak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak.

Urtarrilaren 13an Eskola Kirola martxan jarri bazen ere, aste bete beranduago berriz arriskuan dago.

Egoera okertzen dagoen honetan, Eusko Jaurlaritzak neurri zorrotzagoak hartzearen proposamena argitaratu berri du, Eskola Kirola beste behin ere kaltetua izango delarik.

Orriak