BELFAST (Irlanda)

Atzerriko egonaldietan matrikulatzeko Baldintza orokorrak.

ATZERRIKO EGONALDIETAN MATRIKULATZEKO, ON-LINE BIDEZ. Izen-ematea 2022ko martxoaren 1ean irekiko da ikastoletako ikasleentzat. Gainerakoentzat izen-ematea martxoaren 14tik irekiko da. Izen-ematea plazak agortu arte irekita egongo da. PLAZA MUGATUAK.

Zalantzaren bat izanez gero idatzi zirimola@ehi.ikastola.eus helbidera edota deitu  (0034) 943 369637 telefono zenbakira.

Irlanda, Euskal Herria bezala, berezkoa duen hizkuntzak, kulturak eta historiak aberastutako lurraldea da. Hori dela eta, Ikastolen Elkarteak urteetako harremana egin du herrialdearekin, izan ere, azken urteetako atzerriko egonaldiak bertan antolatu dira; urtez urte harreman hori ehunduz.

Irlandak ingurune natural paregabea du eta horrek askotariko aukerak eskaintzen ditu gure gazteekin ekintza ezberdinak egiteko, eta, nola ez, Irlandan murgiltzeko. Gainera, Euskal Herria bezala, gutxiagotutako hizkuntza duen herrialdea da eta horrek, elkartasunetik, bi herrialdeak konektatzen ditu; baita gure gazteak ere. 

Aurten Belfasten antolatuko dugu gure egonaldia, Irlandar kulturan eta historian murgiltzeko ehundaka aukera eskaintzen dituen hirian. Bertan, gure ikasleek ingurune ezin hobean ingelesa ikasi eta egonaldi ahaztezina igaroko dute.

 

  • 3 asteko egonaldia
  • Adina: 12-16 urte (DBH 1- Batxi 1)
  • Datak: ekainak 30 – uztailak 22
  • Prezioa:
    • 2500€ ikastoletako ikasleek
    • 2760€ gainontzekoek
  • Prezioan barne: Bidaia hegazkinez, Irlandan garraioa, familian ostatua, mantenu osoa, ingeles ikastaroa, txangoak, ekintza sozialak eta kulturalak, hezitzaileen laguntza, multiasistentzia asegurua, bilera informatiboa eta kamiseta.

OSTATUA

Ardura handiz hautatutako familietan ostatu hartuko dute ikasleek, mantenu osoan. Familian bakarrik edota nazioarteko beste ikasle batekin egongo dira.

INGELERAREN LANKETA

Ikasleek ingeles klaseak izango dituzte astean 15 orduz. Beraien ingeles mailaren arabera talde desberdinetan banatuta egongo dira.

EKINTZAK

Ikasleek egunero, elkarteak edota hezitzaileek antolatutako kirol, sozial edota kultur ekintzetan parte hartuko dute: Hurling, Irish football, ginkana, Titanic Belfast, bolera… Honetaz gain Irlandako leku interesgarrienetara ere txangoak egingo dituzte.

HEZITZAILEAK

Taldearekin gurekin esperientzia handia duen hezitzaile bat joango da. Hau, ikasleak bezala, inguruko beste familietan egongo da eta une oro ikasleak laguntzeko prest egongo da. Honetaz gain, hilean programatuta dauden irteera eta ekintzetan parte hartuko du. Hezitzaileak, arreta pertsonalaren bidez, ikasleak egonaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzea du helburu.

ASEGURUA

“Ikaseguruak” estaldura handiko multiasistentzia asegurua kudeatzen dugu ikasleentzat zein hezitzaileentzat. Honetaz gain, ikasle bakoitzak bere Europar Osasun Txartela tramitatu beharko du.

BILERA INFORMATIBOA

Egonaldia hasi baino lehen bilera informatiboa antolatuko dugu parte hartzaileekin. Bertan egonaldiari buruzko gai desberdinak tratatuko ditugu: maleta, osasuna, ingelesaren lanketa, ekintzak, familiak, etab.

PASAPORTEA

Egonaldian parte hartzeko pasaportea ezinbestekoa da. Ikaslearen ardura da eguneratuta izatea.

Data

Matrikulazioa beteta
Matrikulazio data: 
2022, Martxoa 1-tik 2022, Apirila 30-ra

Prezioak

Ikastolen Elkarteko ikasleentzako prezioa: 
2 500 euro
Beste ikasleentzako prezioa: 
2 760 euro
Kokapenaren zehaztapena: 

Bestelako informazioa

Hasierara itzuli
Informazio gehigarria

ASEGURUA

“Ikaseguruak” estaldura handiko multiasistentzia asegurua kudeatzen dugu ikasleentzat zein hezitzaileentzat. Honetaz gain, ikasle bakoitzak bere Europar Osasun Txartela tramitatu beharko du.

PASAPORTEA

Egonaldian parte hartzeko pasaportea ezinbestekoa da. Ikaslearen ardura da eguneratuta izatea.

 

Kokapena

Hasierara itzuli

Ez dago kokapenaren informaziorik

Jarraipena

Hasierara itzuli

Albisteak

Matrikulazioa martxoaren 1ean ireki eta maiatzaren 11n itxiko da. Baina ADI, dagoeneko udaleku bat ITXI baitugu.

Atzo, Oiongo San Bizente ikastolan egon ginen IRLANDAko egonaldi kulturalak aurkezten.

Amaitu dira udaleku eta egonaldi guztiak. Poz eta negar malko artean itzuli dira haur eta gazteak euren etxeetara. 

Irudi bildumak

Oraindik ez dago argazkirik